ikastetxea2

 

San Vicente Paul Karitatearen Alabak Laudiora 1922ko abuztuaren 7an heldu ziren lehendabizikoz.

Ospitale-zahar egoitzako beharrei erantzuna ematen hasi zirenetik eta gaur egiten duten heziketa lanera arte, ikastetxea bera eta hezkuntza zeharo aldatu dira.

Asko dira La Salleko ikastetxe zaharretik pasa ziren garaia gogoratzen dutenak, eta nola ez Plazan kokatutako ikastetxetik, 1981era arte neskatxoen heziketaz arduratzen ibili zirelarik. Urte horretan ikastetxea Ugarte auzoan egun okupatzen duen tokira pasa zen.

Urte guzti hauetan zehar, ikastetxea garai berriei moldatu da eta hezkuntza eskaintza zabaldu (B eta D ereduak), baita eskaintzen dituen zerbitzuak ere (jantokia, haurtzaindegia, goiztiarrak ...) hobetzeko eta euren seme alaben heziketa hobetzeko Laudioko eta inguruko familia askoren eskaerei erantzuna emate aldera.

gela

Nork esan behar zien herrira heldu ziren Karitatearen Alaba haiei XXI mendean bertan segitu behar zutenik, ikastetxe askoz handiago batean, irakasle gehiengo laiko batekin, haurtxo eta nerabeen heziketa integrala egiten, metodologia berrienak erabiltzen, zenbait hizkuntzatan eta arbela digitalekin eta teknologia berriarekin segituko zutenik.

La Milagrosa Ikastetxeko kideok, lan honetan aritu direnei eta orain dela ia mende bat hasitako heziketa proiektu hau aurrera ateratzen laguntzen segitzen dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu. Ohorea da guretzat Laudion gaur egun ikastetxe erreferentea izatea.

Instalazioak

Prentsan Goraipatuak

IKT-n maila AURRERATUA

Jarrai iezaguzu