La Milagrosa Ikastetxean Teknologia Berriek gure ikasleen ikasteko prozesuan egon behar dutela uste dugu. Horregatik, urtez-urte, hori lortzeko, behar ditugun baliabideak ezarri dira gure ikasgeletan.

Gure esfortzua eta ekimenari esker, Internet-en bidez emaitzak eman zituen Laudioko 1. ikastetxea izan ginen, eta 2018an IKT-n heldutasun-maila AURRERATUA eskuratu dugu.

Oraingo honetan ere, hezkuntz derrigorrezko etapa guztiak guztiak dituen Laudioko 1. ikastetxea.

Irakas, administrazio eta komunikazio prozesuen birtualizazioa guztiz ezarrita dago. Azpiegituretan, Formakuntzan eta Berrikuntzan etengabeko aurrerapausuak ematen ditugu.

Ohorea da guretzat Laudion gaur egun, alderdi honetan ere, ikastetxe erreferentea izatea.

 

IKASTETXEAREN PROIEKTU DIGITALA

Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan. Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatu behar da. Zentro osoaren ikuspegia izan behar du. Horrela, eskaintzen dituen aukerei probetxurik handiena aterako zaio. Hezkuntza komunitate osoaren proiektu partekatua izan behar da, koherentzia emateko eta teknologien erabilera gidatzeko. 

Ikastetxearen Proiektu Digitalaren helburuak:

  • Ikastetxearen egoera ebaluatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerari dagokionez.
  • Plan Digital batek hezkuntza-erakundearen estrategia digitala planifikatzeko duen potentziala aitortzea.
  • Zentroa etengabe ikasten ari den erakunde bat bilakatzea. Horretarako, beharrezkoa da digitalki konpetentea izatea.
  • Hezkuntza-komunitateko estamentu guztiak inplikatzea ikastetxeetako kultura digitala garatzeko.

Ikastetxearen Proiektu Digitalaren ekarpenak:

  • Gaur egun ikastetxea non dagoen ulertzen lagunduko du. Ikastetxearen egoeraren analisia: autoebaluazioa eta hausnarketa.
  • Ikastetxeak nora iritsi nahi duen zehaztuko du: helburuak.
  • Ikastetxea egoera batetik bestera eramango duen bidea marraztuko du: helburuak lortzeko ekintzak zehaztea.

Irudiaren gainean sakatu gure Ikastetxearen Proiektu Digitala hobeto ezagutzeko:

\"\"

Lanean jarraitzen dugu. 2015/2016 ikasturtez geroztik GOOGLE WORKSPACE FOR EDUCATION erabilera zabaldu genuen.

Halaber, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan eta Bigarren Hezkuntzako irakasgaietan Ikasketa Ingurune Birtuala erabiltzen dugu apunteak kontsultatzeko, lanak aurkezteko...

 

EDUCAMOS plataformarekin, interneten bidez, ikastetxea eta familien arteko komunikazioa eskaintzen dugu eta azterketetako notak, faltak eta abar kontsulta daitezke; horrez gain, posta elektronikoa ere badauka.

Instalazioak

Prentsan Goraipatuak

IKT-n maila AURRERATUA

Jarrai iezaguzu