\"\"

Laudioko La Milagrosa Ikastetxeak ingelera hizkuntzaren ikaskuntza erakargarriago zein parte-hartzaileagoa bideratzen duen ELEANIZTASUN PROIEKTUAREN alde apostu egin du. Proiektu hau aurrera eramateko azken metodologiak eta baliabide eraginkorrenak erabiltzen ditugu.

 

Ingelera irakasle talde batek eta Saro Manrique de Lara adituak MONDRAGON LINGUA akademian garatu dute ikas-metodo hau. Europar Batasuneko Kalitate zigiluarekin saritua izan da.

Metodologia honen helburu nagusiak bi dira: batetik, ikaslegoaren ikaskuntza autonomoagoa bideratzea eta bestetik, ingeleraren bitartez beste hainbat ikasgairen edukiak ikastea.

Edukiak, beraz, aniztu egiten dira, Matematika, Artea, Musika, Inguruaren Ezaguera edota Heziketa Fisikoko klaseak ingeleraz ematen direlarik.

Ingelera irakaskuntzaren areagotzea bultzatzen dugu bai kualitatibo zein kuantitatiboki, kurrikulum eta estrakulikular arloetan.

Alderdi azpimarragarriak:

    • Ingeleraren ezartze goiztiarra: 2 urtetik aurrera.
    • Ekintzan oinarritutako ikuspegian sortutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak (ipuin dramatizatuak, ataza eta proiektuak, CLIL).
    • 4-16 adin tarterako ikasmaterial progresibo eta koherenteak.
    • Antzezle natiboek gauzatutako antzezlanak adin guztientzat eta eskolan bertan.
    • L.H. 6 zein D.B.H. 2. mailako ikasleek astebete igaroko dute Espejon / Barrian Ingelera Murgiltze programa batetan.
    • Hainbat ikasgai ingelesez (Plastika Lehen Hezkuntzan, Gorputz hezkuntza Bigarren Hezkuntzan,...)
    • ENGLISH DAY ospakizuna.

 

20141117_162135
P1050830
P1050834
P1060311
P1070056
P1080777
P1080937
waf
waf1
fwd 
bwd 
stop 
start 
1/9

 

Instalazioak

Prentsan Goraipatuak

IKT-n maila AURRERATUA

Jarrai iezaguzu